HistoriaElai Alai.
Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren hazia 1971. urtean erein zen. Uda hartan, Elai Alai dantza taldeak lehen aldiz izan zuen harremana atzerriko taldeekin, eta hor hasi zen Nazioarteko Jaialdiaren ideia forma hartzen. Esperientzia hori Frantziako Amélie-les-Bains herrixkan bizi izan zuten, Pirinio Ekialdeko departamenduan ospatzen zen nazioarteko topaketa baten barruan.