Historia

Elai Alai dantza eta musika taldea Portugaleten sortu zen 1962an, herri ekimenaren fruitu gisa eta gure herriko tradizio zahar bati jarraituz.

Ordutik, taldearen nortasuna eta ospea sendotu egin dira Euskal Herriko mugen barruan zein kanpoan, euskal folklore aberatsaren berreskurapen, kontserbazio eta zabalkundearen alde egindako lan isil baina etengabeari esker.

Taldea nazioarteko ekitaldi askotara gonbidatua izan da, eta beti lortu du arrakasta handia bai ikus-entzuleen artean bai komunikabideetan, gainera sari eta aintzatespen garrantzitsuak ere jaso ditu.

Bere errepertorioan Euskal Herri osoko dantzak daude: Bizkaiko Dantzari-dantza eta Arratiako estiloko jotak, Gipuzkoako koreografia dotoreak, Arabako dantzak, Nafarroako folklore anitz eta aberatsa, eta baita Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako inauteri konpartsa ikusgarri eta enigmatiak ere.

Historia
Elai Alai 50 Urteurrena

Elai Alai Dantzari Taldea izan zen gaur egungo Elai Alai-ren hazia. Gaur egun, gure kultura tradizionala lantzen duen zentro bat da, eta helburu nagusiak dira: garapena, zabalkundea eta gure kulturan oinarritutako pertsonen formazioa. Horrela, jendea mundu tradizionalera hurbiltzea lortu nahi da.

Urteen poderioz hainbat lorpen lortu ditugu, eta horien artean nabarmentzekoak dira: Nazioarteko Folklore Jaialdia, Kultura Tradizionalaren Topaketak, Elai Alai Dantza Taldea bera, Folklore Azoka eta Dantza ta Musika Eskola, beste hainbat egitasmoren artean.

Elai Alaik bere jarduna gure sustraietara begira bideratzen du: musikariak, dantzariak, artisauak eta abar heziz.

Egunetik egunera, gizarteak gero eta gehiago murgiltzen gaitu irabazi ekonomiko hutsean oinarritutako kultura batean, eta ahaztu egiten zaizkigu benetan garen hori definitzen duten gauzak. Etorkizunean nor izango garen, horren oinarrian dauden gauzak.

  • Dantza eta Musika Taldea

  • Eskola

  • Folklore Azoka

  • Folklore Jaialdia

Gure ikuskizunak

Taldeak, bere ibilbide luzean, hainbat ikuskizun sortu ditu. Ikuskizun horietan guztietan, garapen tekniko eta koreografiko bat ikus daiteke, garai berrietara egokitzen saiatuz. Horrela, gure kultura mende berri honetan barneratu dadin nahi dugu, betiko gelditu gabe eta zaharkituta gera ez dadin.

Elai Alai Boastitzea/Oriako Sorgin Dantza, 32 Jaialdia 2006
?>