Dakar-en sortu zen Ballet hau, 2008an. Ass Ndiaye-ren zuzendaritzapean, bi helburu argi ditu: folklore talde iraunkorra eta, batera, musikako eta dantzako eskola.
Egoitza Yoff-eko Kultura Zentroan du, Dakar-eko marinel auzoan. Senegaleko etnia guzietako musikari eta dantzari gazteek osatzen dute. "Jammu"k "bakea" esan nahi du.
Ideia horri begira, mundu guziko herrien arteko batasuna zabaldu nahi dute, dantzaren bitartez.
Bere dantza ikusgarriek energiaz beteriko mugimenduak eta Mbalax erritmoan oinarritutako akrobazia ikusgarria uztartzen dituzte. Erritmo hori Senegaleko Wolof etniak mendeetan erabilitako Sabar danborrekin lortzen da.