“UNIVERSITY” taldea David Kikvadze-k sortu zuen 1996an. “UNIVERSITY”k Georgiako izpiritua eta Georgiaren historian zehar izan diren aldaketak erakusten dituen programa aurkezten du. “UNIVERSITY” taldeak planeta osoko jaialdietan parte hartu du.
Georgiako dantzariek beren dantzak bakarka, binaka eta taldean antzezten dituzte. Gizonak beren artean lehiatzen dira indarrean, arintasunean eta mugimendu ausartetan. Askotan, behatzen gainean egiten dute dantza, eta oinetakoetan oinak babesteko laguntzarik izan gabe; bakarra munduan.
Georgiako emakumeen mugimenduetan berezko grazia eta xarma nabarmentzen dira, non emozio eta sentimendu bakoitzak bere mugimendua duen, ballet klasikoa gogoraraziz. Lasaitasuna eta samurtasuna transmititzen dute, dantzarien pauso txiki eta azkarrek agertokian patinatzearen efektua eragiten dute.