Gure dantzak bizirik daude eta gure gizartearen parte garrantzitsua izaten jarraitzen dute. Bizirik dauden heinean, azken mendean gure folkloreak aldaketa sakonak bizi izan ditu. Hala ere, bere eboluzio natural horretan, dantzek izaera eta estetika mantendu ahal izan dute. Elai Alai dantzari taldeak, asko ikertu eta ikasi izan du gure ohitura eta tradizioetaz eta dantzek gure gizartean izan duten garrantziaz.
Taldearen ibilbide horrek, 60 urtetik gorakoa denak, uzta oparoa ekarri digu eta horregatik, aurtengo nazioarteko folklore jaialdiaren 50. urteurren honetan, emanaldi berezia eskaintzea erabaki dugu.
Elai Alaik aurtengo jaialdian, XX. Mende hasieratik gaur eguneraino gure dantzen eta dantza egiteko moduen bilakaerari buruzko emanaldia plazaratuko digu. Dantza molde zaharretatik eta beraien esanahietatik abiatuta, gaur egungo dantza egiteko moduetara helduko gara, ibilbide oparo horretan bizitako gertaera garrantzitsuenak dantzatuz eta abestuz.
Elai Alaik Euskal Herri osoko dantzak eskainiko ditu. Gure dantza esanguratsuenak eta azken urteotako sorkuntzek ekarri diguten dantza berri asko. Guzti horiek elkartuz, Euskal Herriko dantzek suposatzen duten ondarea goraipatzeko emanaldia prestatu dizuegu.
Nuestras