"Conjunto Artístico Maraguán" 1981an sortu zen. Camagüey Univertsitateko Arte Talde ospetsua du jatorria. 2011n taldekide guztiek, dantzari-musikariek, eta zuzendaritzak erabaki zuten konpainia profesionala eratzea, Kubako Errepublikako Kultura Ministerioari erantsitako konpainia. Hala sortu zen "Camaguako Folklore Konpainia".
Taldeak ikuskizun eta entzunkizun txundigarriak aurkezten ditu agertokian, herriaren nortasunaren mami eta bihotz diren dantza eta musika biziki adierazten eta erakusten ditu. Hori du bere ezaugarri.